Goiko meloiaren prezioa 1, 59 €koa da, eta behekoa?
Mostrando entradas con la etiqueta HIZKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HIZKUNTZA. Mostrar todas las entradas
2015/01/15
2014/12/10
ASTAKERIA BIRIBILA!
Ematen duenez, irudi geometrikoak oso arriskutsu bihurtu dira. Ez dakigu zein maltzurkeria asmatzen ari den borobil hau.
Eskerrak ez duela ertzarik.....
2014/12/01
GABONETARAKO LIBURUAK
IRAKURLE BERRIAK
- ANIMALIAK
ETA NI. RAMOS, MARIO. Ttarttalo
-ANTXUME
BIZARDUNAK. GONZÁLEZ, OLALLA. Pamiela
-EZ,
DIO MUNSTRO TXIKIK. GUETTLER, L .Sushi Books
-KATUA BANINTZ. SÁNCHEZ, PALOMA. OQO
6 URTETIK AURRERA
- IGELA IGELA DA. VELTHUIJS, MAX. Ttarttalo
- TXUNTXURREN BERDEKO ANIMALIEN KONTAKIZUNAK.
OLASO,
XABIER. Pamiela
-
UNTXIAREN ALEGIA. BENTON, LYNNE. Ttarttalo
8 URTETIK AURRERA
- PRINTZESA
TXIZONTZIA. MENDIGUREN, XABIER. Elkar
- ZURGINAREN
IPUINA. BARRENETXEA,IBAN. Txalaparta
- SUKALDEKO FRIKIAK. AUDREN. Ibaizabal
- ITSASOA MALETA BATEAN.UGARTE,YURRE.
10 URTETIK AURRERA
-KANGURUAK
ZOOTIK IHESI. ZUBELDIA, IÑAKI. IbaizabaL
-KONTUZ,
ZONBIAK AURREAN!. KLOEPFER, JOHN. Descleé
-HESIAK
GAINDITUZ. CARBÓ PÉREZ, PERE. Ibaizabal
-IGGY,
URK TRIBUKO MUTILA. MACDONALD,
ALAN. Descleé
Etiquetas:
acex,
EUSKARA,
Gomendioak,
HIZKUNTZA,
LIBURUTEGIA
2013/11/26
2013/10/03
2013/09/13
2013/04/23
XABIER MENDIGUREN gure ikastetxean
"Ezin da ipuinik asmatu, ala" liburua irakurri ostean solasaldi bat izango dute idazlearekin.
ONGI ETORRI, XABIER!!
2013/03/20
ITZIAR GAMERO
Atzo, martxoaren 19an, Itziar Gamerok, ipuin -kontalariak, bisita bat egin zigun.
Lehendabizi Haur Hezkuntzako ikasleekin egon zen Liburutegi txikian. Primeran pasatu zuten haurrek, Itziarrek eskeini zizkien asmakizun eta kontakizunekin.
Beranduago 2. mailako ikasleak Liburutegi Handian bildu ziren. Ipuin-kontalari izateaz aparte antzezle bikaina dela Itziar azpimarratu behar dugu. Aho zabalik utzi gintuen eta berriz ikusteko gogoz!!
LASTER ARTE, ITZIAR
Lehendabizi Haur Hezkuntzako ikasleekin egon zen Liburutegi txikian. Primeran pasatu zuten haurrek, Itziarrek eskeini zizkien asmakizun eta kontakizunekin.
Beranduago 2. mailako ikasleak Liburutegi Handian bildu ziren. Ipuin-kontalari izateaz aparte antzezle bikaina dela Itziar azpimarratu behar dugu. Aho zabalik utzi gintuen eta berriz ikusteko gogoz!!
LASTER ARTE, ITZIAR
2013/02/24
ELUR MELUR
Elur melur, ez nauk hire beldur,
etxean badiat, nahiko arto eta egur
Bizkaiko zubia elurrez estalita? Baina, baina, baina,.... horrenbeste elur erori da?
Bai, baina argazkiako irudi ikusgarria 1985ean gertatu zen, zuek jaio baino askoz leheneago. Urtarrilaren 7an, klaseko lehenengo egunean, elurra erortzen hasi zen eta denbora gutxitan dena mantu zuri batez estalita geratu zen. Handik aste batera berriro errepikatu zen elurtea eta oso hilabete hotz eta gogorra izan genuen.
Nolakoa izango zen, eskolak itxi egin zirela eta klaserik gabe egon ginela.
Aurten, berdin gertatuko ote da?
2013/01/22
ORTZADARRA
ORTZADARRA, OSTADARRA edo ERROMAKO ZUBIA zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean sortzen den uztai argitsu hori dugu; zazpi kolorez osatua dela diogun hori.
Bere sorrera azaltzeko badugu euskaraz esamolde polit bat:
EGUZKIA ETA EURIA
ERROMAKO ZUBIA.
URTZI eta ZERUA
Antzina “zeru” esateko euskaraz “ortzi”, edo “urtzi” hitzak erabiltzen ziren eta hortik heldu zaizkigu, gaur arte, hainbat hitza:
Ortzegun/ostegun = ortzi+egun
Ortziral/ostiral-
Ortzadar/ostadar = ortz(i) + adar
Oskarbi = ortz(i) + garbi
Ortzarri= ortz(i) + harri
Ortzegun/ostegun = ortzi+egun
Ortziral/ostiral-
Ortzadar/ostadar = ortz(i) + adar
Oskarbi = ortz(i) + garbi
Ortzarri= ortz(i) + harri
Etiquetas:
HIZKUNTZA,
Inauteriak,
mitologia,
Unibertsoa
2013/01/16
ILARGIA ETA GIZONA
Aspaldi, lapur bat bizi zen Antzuolan. Ez zen lapur handia, gauza txikiak lapurtzen zituen: oilo bat hemen, untxi pare bat han, letxugak, tomateak...
Negu gorriko gau hotz batean, zeruan izarrak kontatzeko moduko argitasuna zegoenean, herriko batek bere ate ondoan pilatua zuen egur sorta bat lapurtzea pentsatu zuen gure gizonak. Gauaren iluntasunez baliatuz eta jende guztia lo zegoela, egur sorta lapurtu eta etxera joan zen azkar.
Poz-pozik zihoan inork ikusi ez zuelakoan, eta lan handirik kosta gabe, burutu zuelako. Horretan, ilargia zeruan garbi-garbi zegoela konturatu zen eta, gainera, berari distiratsu jarraitzen zitzaiola iruditu zitzaion. Ilargiarekin haserretuta, oihu egin zion:
-Ez dut zure beharrik, entzun? Alde hemendik!
Ilargiak, jaramonik egin gabe, jarraitu egiten zion eta berriro oihukatu zion:
-Alde egiteko, entzun? Alde hemendik!
Gizonak egurra lurrean utzi, harri batzuk hartu eta ilargiari botatzen hasi zen.
Halako batean, ilargia jaisten eta jaisten hasi zen eta, gizonarengana hurbildu zenean, bere adarrarekin gerritik heldu eta jaso egin zuen.
Geroztik, lapurra ilargian dago eta ilbeteko gauetan bere aurpegia garbi antzeman daiteke, adi begiratuz gero.
2013/01/15
UDAZKENA
Udazkena heldu da,
Txoriak isilik,
Hostoak jausi dira, hostoak jausi dira
Zuhaitzak tristerik
Baina gu neska ta mutil
Txoriak isilik,
Hostoak jausi dira, hostoak jausi dira
Zuhaitzak tristerik
Baina gu neska ta mutil
Pozez beterik.
Haizea dabil
firin-faran,
zuhaitzak oker,
hostoak hegan.
Eguzki amandrea,
Zer dakarzu berri?
Udazkena da
eta hostoak erori.
Hosto marroiak
lurrean,
kras-kris, kras-kris
hitz eta pitz.
Haizea dabil
firin-faran,
zuhaitzak oker,
hostoak hegan.
Eguzki amandrea,
Zer dakarzu berri?
Udazkena da
eta hostoak erori.
Hosto marroiak
lurrean,
kras-kris, kras-kris
hitz eta pitz.
2012/12/29
ONOMATOPEIAK
Zer da onomatopeia?
Onomatopeia soinu bat imitatzen duen hitza edo hitz taldea da. Horien adibide dira "erlojuaren tik-tak", "uretan plisti-plasta ibili", "telefonoaren txirrina", "atean danba-danba joka".
Animalien soinuak adierazteko erabiltzen dira gehienetan: zaunka, kurrinka, ...
Ondorengo bideo dibertigarrian onomatopeia ugari agertzen dira. Italieraz abestuta dago eta animalia batzuk azaltzen dira. Ea onomatopeiak bereizten dituzuen!
PULCINO PIO ----TXITO PIO
Onomatopeia soinu bat imitatzen duen hitza edo hitz taldea da. Horien adibide dira "erlojuaren tik-tak", "uretan plisti-plasta ibili", "telefonoaren txirrina", "atean danba-danba joka".
Animalien soinuak adierazteko erabiltzen dira gehienetan: zaunka, kurrinka, ...
Ondorengo bideo dibertigarrian onomatopeia ugari agertzen dira. Italieraz abestuta dago eta animalia batzuk azaltzen dira. Ea onomatopeiak bereizten dituzuen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




