Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas

2015/11/26

ZENBAKIAK GREZIAN

Lehenengo zenbakikuntza sistema K.A 600. urtearen inguruan garatu zen.

Sistema honetan zenbakiek hitzak ziruditen. Zenbakiaren balioa lortzeko, osatzen zuten letreei zegozkien zifrak gehitzea nahikoa zen.



ZENBAKIKUNTZA SISTEMA EGIPTON






Sistema honek zifra guztietako sinboloak biltzen zituen beharrezko zenbakia osatu arte.

Sistema 7 sinbolo errazez osatuta zegoen eta edozein pertsonak zenbakia interpreta zezakeen  eta harekin kontuak egin, nahiz eta irakurtzen eta idazten ez jakin.




Sinbolo hauek erabili ziren Egipto Inperio Erromatarraren menpean geratu arte.


2015/11/25

ZENBAKIA ARABIARREN LOGIKA

Zenbakuntza arabiarra zenbaki hauetan oinarrita dago: 1, 2, 3, 4,... guk erabiltzen ditugunak, hain zuzen ere.

Zure buruari galdetu diozu inoiz zergatik:
1aren esanahia bat den, 2rena bi den, 3rena hiru den,....?

Zein da horren logika?
Erreza, erabat erraza..... angeluak dira!
Begiratu hasiera batean nola idazten ziren eta egiaztatu.



  Eta guztietatik interesgarriena:
Baietz bitxia!!!!




2015/11/24

ZENBAKUNTZA SISTEMAK

EGIPTIARRAK


GREZIARRAK



BABILONIARRAK


TXINATARRAK



ERROMATARRAK



ZENBAKIAK GURE HIRIETAN



Azaroaren 24tik abenduaren 15era  Matematikak eskolako liburutegietan programaren barruan erakusketa ibiltari bat izango dugu gure liburutegian.

 ZENBAKIAK GURE HIRIETAN


2015/05/20

PAPIROFLEXIA TAILERRA LIBURUTEGIAN

Maiatzaren 14an Jose Igancio Royok,  EHUko matematika irakasleak,  papiroflexia tailerra eskaini zien PB61eko ikasleei.



Ekintza Liburutegi Handian bururu zen eta geometriarekin lotutako kontzeptuak landuz, ikasleek  irudi bitxiak eta erakargarriak gauzatu zituzten.


KARTAZALA
ORRI-MARKATZAILEA

2014/03/14

JOSE IGNACIO ROYOren bisita

Jose Iganacio Royo, EHUko matematika irakaslea gure ikastetxera hurbildu da gaur, 6.mailako ikasle batzuei papiroflexia tailerra eskeintzeko.

Inmaren gelako ikasleak zorionekoak izan dira eta geometria,  modu atseginez eta ia konturatu gabe,  landu egin dute.

2013/11/26

HIPATIA

Ezaguna egiten zaigu emakume honen izena, ezta? Alejandriako Hipatia astronomo ospetsua izan zen eta aurreko ikasturtean bere bizitzaren berri izan genuen.
Gogoratu nahi baduzue:
http://blog-liburu-andramari.blogspot.com.es/2013/02/emakumeak-astronomian-alejandriako.html
Astronomo aparta  izateaz gain, filosofian eta matematikan nabarmendu zen.
Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren  “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat  idatzi zuen eta bere aitarekin batera Euklidesen “Elementuak” eta “Almagesto”aren gainerakoa komentatu zituen.
 Neska bikaina, benetan, Alejandriako Hipatia!


2013/11/25

ARKIMESEN PRINTZIPIO

 Likido batean sartutako gorputz guztiek , kanporatutako likidoaren  pisu bereko bulkada bertikal bat jasango dute goraka.

2013/11/22

ARKIMEDESEN ASMAKUNTZAK

Arkimedesen katapulta
Torlojua













Poleak



Palanka











ARKIMEDES

Arkimedes Sirakusan , Sizilian, K. a. 285an jaio zen eta   toki berean hil zen  K. a. 212an. Matematikari, fisikari eta ingeniari greziarra zen, antzinaroko  zientzialari garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere.

Ez dugu askorik ezagutzen Arkimedesen bizitzaz baina  bere ekarpenak ugariak izan ziren, hala nola:
  •  Π zenbakiaren kalkulua.
  • Zirkuluaren geometriaren ikasketak.
  • Palankak
  • Poleak
  • Torlojuak
  • Gerra makinak.
  • Eta oso ospetsua den Arkimedesen printzipio.

PITAGORASEN TEOREMA

Pitagorasen Teoremak matematika klaseetan buruhauste handiak eman zizkigun. Milaka ariketa egin behar izan genituen teorema ondo menperatzeko.
Ondorengo bideoan teoremaren azalpena eta zertarako erabili  ahal dugun azaltzen da.
Lehen Hezkuntzan ez duzue ikasi behar, baina agian zuen gurasoeei gustatuko zaie  gogoratzea.

2013/11/21

PITAGORAS eta BERE TEOREMA MADARIKATUA.

Munduko ikasle anitzentzat  Pitagorasen teorema ametsgaizto bat bihurtu zen beren gaztaroan. Nor izan zen teorema madarikatu hura  burutu zuena?

Pitagoras izan zen  Aintzineko Greziako matematikaririk ezagunena,  filosofoa,  jakintsua, ikertzailea, naturalista, abenturazalea, mistikoa, teologoa, profeta, baina batez ere maisua. 


K. a. 580.  urtearen inguruan Samos  uhartean jaio zen.
40 bat urte izango zituenean,  tirania aldentzeko nahian,  Samos  utzi eta  Krotonara  joan behar izan zuen. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Pitagorismo  izendatu zen mugimendu erlijioso horren  sortzaile izan zen.

Pitagorasi, Musikaren aritmetikaren oinarria eta jatorrizko kosmologia ez geozentrikoa bururatu zitzaion. Zenbakien lehenengo sailkapena egin zuen eta zenbaki perfektuak, lagunak eta poligonalak ikasi zituen. Geometrian triangelu, poligono, poliedro, zuzen paralelo, zirkulu, esfera, zirkulu-sektore, eta abarrei buruzko teorema elemental asko berarenak ei dira. Teorema horiek Euklidesen Elementuak liburuan aurki ditzakegu, berak ez baitzuen inolako idatzirik utzi.

Baina, dudarik gabe, ospetsuena Pitagorasen Teorema izenekoa da.

Jakintsu izan zen dudarik gabe, eta bere esaldi ezagunenen artean hau aipatuko genuke.
Haurrak hezi behar ditugu, gizon-emakumeak 
zigortu behar ez izateko

2013/11/19

MATEMATIKAREN GIZA AURPEGIA

Guztiok ezagutzen dugu hainbat pertsonaia jakintsuen eta ospetsuen bizitza: musikariak, margolariak,
aktore-aktoresak, idazleak,...
Baina ia ia ez dugu ezer jakiten matematika eta teknologia arloetan  aurrerapenak bultzatu dituzten gizon-emakumeei buruz.
Azaroaren 21etik abenduaren 12ra "Matematikaren Giza Aurpegia" erakusketa izango dugu LIburutegi Handian.
Erakusketa honetan Matematikaren Historian garrantzia handia izan duten pertsonaien berri izango dugu. Izen batzuk, agian entzun ditugu: Pitagoras, Arquimedes, Hipatia,...
Beste batzuk, berriz, zeharo ezezagunak dira geuretzat: Al-Khowarizmi, Sophie Germain, Hilbert,...
Pertsona hauei aurpegia ipintzea eta hauek apur bat gehiago ezagutzea da gure helburu nagusia, azken finean Matematikaren giza aurpegia erakustea.

2012/03/24

JOKU MATEMATIKOAK

Datorren asteartean, martxoaren 27an, arratsaldeko 3etan, eskolako liburutegian joku matematikoak lantzeko tailer bat burutuko da.
Ekintza honetan 4. mailako bi taldek hartuko dute parte.

Eta animatzeko, hona hemen asmakizun matematiko bat. Ea nori bururatzen zaion erantzuna.

Itxuraz berdinak diren 12 txanpon ditugu. Badakigu ordea horietariko bat faltsua dela eta duen ezberdintasun bakarra pisu gehiago duela da. 2 platerreko balantza bat (betiko oreka balantzak) 3 alditan erabiliz jakin behar dugu zein den txanpon faltsua. Nola?

Buruari eragin eta erantzunak hemen bertan (Comentarios) utzi.