Mostrando entradas con la etiqueta Euskara eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara eguna. Mostrar todas las entradas

2015/11/12

MAITE!!!!!

BAI, MAITE ZEN NOR DA NOR KANPAINEAN EZKUTATUTA ZEGOEN LANGILEA.


GAUR ASMATU DUTENEN ARTEAN ZOZKETA EGIN DUGU ETA HAUEXEK DIRA IRABAZLEAK:

Haur Hezkuntza: Elenaren taldekoak.
1. zikloa. Manusen taldekoak.
2. zikloa: Marienen taldekoak.
3. zikloa: Itziarren taldekoak.

2015/11/10

NOR OTE?

ANDRA MARI IKASTETXEAN LAN EGITEN DU.

TXIKITAN EZKUTAKETAN JOLASTEA ATSEGIN ZUEN.

GETXOTIK KANPO JAIOTAKO LANGILE HONEK PILO BAT URTE DARAMA ESKOLAN.

HAUR BAKAR BATEK DEITU AHAL DIO "AMA".

BERE BEGIEN KOLOREA IKUSTEA EZ DA IZATEN ERRAZA.

2015/10/22

NOR DA NOR kanpaina

Azaroaren 4tik 10era NOR DA NOR kanpaina burutuko dugu gure ikastetxean.


Eskolako langile baten izena asmatu beharko zenukete. Horretarako txikia zeneko argazkia agertuko da eta egunero bere bizitzaren inguruko pista bat eskeiniko dizuegu.

Ez ahaztu egun guztietan erantzun beharko duzuenik falta gabe!!!

AURTEN,......... NOR OTE DA?


2015/05/05

LIBURU EGUNA









































































UNAI ELORRIAGA

Apirilaren 22an Unai Elorriaga 6. mailako ikasleekin egon zen, Zizili liburuaren inguruko elkarrizketa bat burutzeko.

Bi taldetan banatu ziren ikasleak eta liburutegi Handian  idazlearekin elkartu ziren.

Unai Elorriaga Bilbon jaio zen arren, Algortan bizi izan da txikitatik. Bost nobela kaleratu ditu gaur arte eta lehenenegoarekin arrakasta eta ospea lortu zituen 27 urte zituela.


  • SParako tranbia. 2001. Esapainiako narratiba Sariaren irabazi zuen.
  • Van´t Hoffen ilea. 2003.
  • Vredaman. 2005
  • Londres kartoizkoa da. 2009
  • Iazko hezurrak. 2014. Esapainiako kritika sariaren irabazlea.
Itzulpengintzan aritu da baita ere,  eta Haur Literaturan Zizili eta Matxinsaltoen belarriak liburuekin


I

2015/04/21

PATXI ZUBIZARRETA ANDRA MARIN

Patxi Zubizarretak bisita bat egin zigun apirilaren 16an. Bigarren mailakoekin izandako solasaldian bere bizitza, bidaiak eta pasadizoak kontatu zizkigun.

Orain badakigu bere liburuak eskuz idazten dituela, idazlumaz eta tinta berdez, gainera. Txikitan nozilla eta txorizo bokatak zituen gustukoak eta nagusitan toki urrun askotara joan da. 

Marokotik ekarritako harri bitxi zoragarri bat  erakutsi  eta aholku bat eskeinei zigun: 
"Edonori telebista gutxixeago ikustea gomendatuko nioke, pantailak gutxoago erabiltzea, eta gehiexeago irakurtzea, jolastea, aitita-amamrekin eta gurasoekin denbora gehiago pasatzea, paseatzea,.."

Mila esker Patxi

2014/12/03

EUSKARAREN EGUNA

IRUDIAN SAKATUZ GERO, ESKOLAKO IKASLEEK, IRAKASLEEK, GURASOEK, LANGILEEK ETA IKASLE-OHIEK EGINDAKO BIDEOA IKUSIKO DUZUE


2013/12/03

ZER ETA NON: SARIDUNAK

Talde ugari izan ziren Zer eta Non kanpainan parte hartu eta asmatu zutenak eta sariak zikloka banatu ditugu.
HAUR HEZKUNTZA:ID32
1. ZIKLOA:PB11
2. ZIKLOA:PB31
3. ZIKLOA: PB61
Sariak, gaur, Euskararen Egunean, banatu ditugu.
6. mailan Gosari Euskaldun eta Osasuntsua burutu dute. Bapo bapo  gosaltzeaz aparte euskara ibili dira eten gabe.




2013/11/29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu Andra Mari ikastetxean. Ekintza desberdinak burutuko ditugu.
  • Irratsaio bat, Haur Hezkuntzako ikasleek eskeinitakoa.
  • Bertso saioa, dantzak eta biribilketa.
  • Zinema euskaraz. 

2013/02/21

ESPAZIORA JOAN ZEN LEHENENGO EMAKUMEA

Asko eta asko izan dira azken urteetan bidaia espazialak egin dituzten emakumeak. Hala ere, bidaiari gehienak gizonezkoak izan ziren.
Nor izan zen arrisku horri aurre egiteko ausartu zen  lehenengo emakumea?
Errusiarra zen, Valentina Tereshkova izenekoa, eta 1963ko ekainaren 16an Vostok 6 espaziontzian espaziora irten zen.
Hori izan zen bere lehenengo eta azken bidaia baina espazioarekin lotuta jarraitu zuen ingeniaritza espaziala ikasi baitzuen.
Gaur 76 urte ditu eta erretiratuta dago.

2012/12/10

BADATOZ, BADATOZ!!!!!

Abenduaren 3an, hegan joan ziren eskutitzen erantzunak heltzen ari dira.
Getxotik , Gernikatik (Oiz mendian jaso zuten mezua), Azpetiatik, Azkoitiatik,.... Batzuk, postaz, beste batzuk e-mailez,....
Eta dudarik gabe oraindik gehiago helduko dira.


EUSKARA, JALGI HADI MUNDURA

2012/12/05

EUSKARAREN EGUNA

Azkenez Eguzkiak lagundu zigun Euskararen eguna ospatzen eta eguraldi zoragarria izan genuen.
Puxika batzuek oso altuz egin zuten hegan, beste batzuek, berriz, nekez lortu zuten postalean idatzita zeuden horrenbeste desio garraitzea.
Hemen sakatu eta ikus ezazue:

2012/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna, gure ikastetxetik euskararen aldeko mezu bat zabalduko da.
Ehunka puxika alai (biodegradagarriak, noski!) askatuko ditugu gure eskolako kide guztien mezuak eta nahiak aldarrikatuz.

2012/12/01

PATXI DA !!!!!

Bai asmatu duzue Patxi da!!!.
Suposatzen dugu arau guztiak bete dituzuela, ezta? Ez duzue tippexik erabili, egun guztietan erantzun duzue, tranpa egin gabe asmatu duzue,...
Ba, kasu horretan, lasai egon eta astelehenean  asmatu duten taldeen zerrenda zuzendaritzaren ondoko kortxoan topatuko duzue.

Zozketa astelehenenean bertan izango da:
10: 30ean, Haur Hezkuntza eta Lehen Zikloa.
11:15ean, 2. eta 3. zikloak
ZORTE ONA IZAN!!!!

2012/11/29

NOR DA NOR: Azken pista.


                                                   
 TXIKITAN ILEMOTZ,
 GAZTETAN ILELUZE,
 ORAINGOAN,
 IA BURUSOILA!


Noski!!!!!!  Badakit!!!!

NOR DA NOR: Laugarren pista.

BIZARDUN HAU SARATXAGAN ZEIN ANDRA MARIN EZAGUNA DA OSO.

Ene bada, mutila da!

2012/11/27

EUSKARA EGUNA

Abenduaren 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna  munduan zehar ospatzen da.
Gure ikastetxean ere egun berezi honetan ekintza ugari burutuko dugu: irratsaioa, mezuak bidali, abestu, puxikak askatu,....

Ba al dakizue zein den gure abestia.?
 "Euskaraz bizi nahi dut".
Entzun ezazue:



NOR DA NOR: Bigarren pista.

MUSIKA TRESNAREN BAT JOTZEN BADAKI, MUSIKAZALEA BAITA.

Zein musika trena izango da?