Mostrando entradas con la etiqueta Emakumearen eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Emakumearen eguna. Mostrar todas las entradas

2014/03/10

KATHRYN BIGELOW

Kathryn Ann Bigelow, 1951an jaioa, Estatu Batuetako Zinema Zuzendaria da.

Bigelowek Arte Ederrak  ikasi ostean zine dekoratuetarako margolari gisa hasi zen lanean. Mundu hark erakarrita zinema  proiektu bat aurkeztu eta beka  bat eskuratu zuen Whitney museoan. 

Ostean Columbiako Unibertsitatean  ikasi zituen.

2010ean Zuzendari onenaren  Oscar saria irabazi zuen,

ISADORA DUNCAN


San Frantziskon jaio zen 1878an, arazo ekonomiko larriak zituen familia batean.

1900an familia Europa aldera abiatu zen.

Bere dantza iraultzaileak era erabilitako janzkerak (tunika luzeak, ilea aske, oinutsik) oso urrun zeuden garai horretako dantzariengandik. 

Ospe handia lortu zuen baina bere lanak oso eztabaidatuak izan ziren.

Bizitza pertsonalean zoritxarrekoa izan zen. Bere bi seme,txikitan  auto istripu batez hil ziren.

Maitasunean ez zen oso zoriontsua izan eta 50 urtekin, auto batean zegoela, lepoan zeraman zapi luzea gurpilen artean korapilatu eta  ito egin zen.

GEORGE SAND

  Parisen jaio zen 1804an.

Bere benetako izena  Amandine Aurore Lucile Dupin izan zen.

18 urtekin Duvedant baronarekin ezkondu eta 2 seme-alaba izan zituen.

Dibortziatu ondoren jantzi maskulinoak erabiltzen hasi zen, emakume batentzat  debekatuak zeuden lekuetara sartzeko aukera izateko.

Nobelak, ipuinak, antzezlanak, autobiografia bat, literatur kritika, politika-testuak eta abar idatzi zituen baina George Sand seudonimoa erabili zuen, emakumeen kontrako aurreiritziak eragosteko.

Literaturaz aparte , pintura ere landu zuen. Aldi berean, politikarekin arduratutako emakumea izan zen, eta, neurri batean, 1848ko behin-behineko gobernuan parte hartu zuen.

Maitale ugari izan zuen, hala nola, Musset poeta, Chopin musikaria, Merimée idazlea.

Feminismo aitzindari izan zen.

2014/03/09

CLARA SCHUMANN


1819an Alemanian jaio zen musikari familia batean.
Aita piano irakaslea zen eta ama abeslaria zen.

Oso formakuntza ona izan zuen eta oso gaztetan, piano kontzertista giza, Europa osoa zeharkatu zuen.

Bere familiaren iritziaren kontra Robert Schumann konpositorearekin ezkondu zen.

Musikari ospetsu batzuen laguna izan zen: Brahms, Chopin, Liszt,...

Oso bizitza latza izan zuen,  seme alaba batzuk hil zitzaikiolako eta 37 urtekin alargun geratu zelako.

Kontzertuak ematen jarraitu zuen eta bere konposizioak sortzen.



JULIA MORGAN

San Frantzisko jaio zen 1872an eta ingenieritza ikasketak hasi zituen Berkeley unibertsitatean.

 Arkitektura Parisen ikasteko beka bat lortu zuen eta frantzesa jakin gabe Frantzira abiatu zen.

1902an munduko lehenengo emakume arkitektu bihurtu zen.

Estatu Batuetara itzuli eta ondorengo 50 urtetan  700 eraikuntza  diseinatu eta burutu zituen.



2014/03/08

CAMILLE CLAUDEL

Frantzian jaio zen 1864an.
Bere neba, Paul Claudel, idazle ospetsua izan zen.
Txikitatik eskulturarekiko grina adierazi zuen eta 19 urtekin Parisera joan zen Arte Akademia batean ikasteko.
Rodin eskultorea ezagutu eta berarekin maitemindu ondoren,  elkarrekiko lana egin zuten.
Krisialdi emozionalak jasan zituen eta bere lanak suntsitzen hasi zen.
1913an familiak eroetxe baten sartu zuen eta han 30 urte bizi izan zuen, hil arte.


2014/03/07

FRIDA KHALO

Mexikon jaio zen 1907an.
Poliomietisa izan zuen txikitan eta autobus istripu larria gaztaroan.
Zauri izugarriak sendatzen ari zela pintatzeari ekin zion.
Osasun arazo ugari izan zuen eta bere oinazea koadroetan agertzen da.
Rivera margolariarekin ezkondu zen eta oso hareman gatazkatsuak izan zituzten.
Autodidakta izan zen eta bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin.

                                                                            
     
EZ DUT INOIZ AMETSIK
   PINTATU
    NEURE ERREALITATEA
       PINTATU DUT



*

EMAKUMEAK ARTEAN



Emakumearen presentzia arte alorrean  ugaria izan arren,  emakumeen sortze-lanak ez dira askotan aintzat hartu.
Ondorengo zerrendan Historian zehar bizi izan diren emakume artista batzuen izenak ikusiko ditugu.
Arkitektura: Sophia Hayden Bennett, Julia Morgan, Matilde Ucelay, Zaha Hadid
Margoketa:  Artemisia Gentileschi, Tamara de Lempicka, Frida Kahlo,Beatrix Potte.
Eskultura:  Camille Claudel, Nancy Graves, Meret Oppenheim
Musika: Marianne Mozart,  Fanny Mendelssohn,  Clara SchumannWieck,  Alma Mahler
Literatura: Safo, Mary Shelley,  George Sand, Bronte ahizpak, Sylvia Plath
Dantza: Isadora Duncan, Ruth St. Denis, Martha Graham
Zinema:  Sofia Coppola, Kathryn Bigelow

2013/03/06

Henrietta Swan Leavitt eta "Emakume kalkulatzaileen" taldea

Estatu Batuetan jaio zen 1868an. "Emakume kalkulatzaileen" taldean lanean hasi zen.
"Kalkulatzaileak" eginbehar mekanikoak zituzten emakumeak ziren: datuak bildu, kalkuluak burutu, argazkiak aztertu,... baina ezin zuten behaketarik egin. Gainera aurkikuntza bat eginez gero,  merezimendua beren buruzagiek jasotzen zuten.

Hernrietta ez zen konformatu itzalean egotearekin  eta  egin behar zuen baino gehiago egiten zuen. Izarren distira neurtzeko eta katalogatzeko  metodo berria sortu  zuen, gero metodo-estandar bezala onartu zena.

Berari esker  Galaxia kanpoko distantziak neurtzea zehaztasun handiarekin metodo zehatz bat daukagu  gaur egun  eta  Unibertsoari buruzko ikerketa zabalagoak egin ahal izan dira
Emakume kalkulatzaileak lanean. Henrietta ezkerretik hasita hirugarrena da.


2013/03/04

MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN EGUNA

Martxoaren 8an Emakume Langilearen Eguna ospatzen da.
Gaiarekin lotuta irudi polit hau topatu dut Erromo eskolan egindakoa


CAROLINE LUCRETIA HERSCHEL


Caroline eta Willian Herschel lanean

Hannover-en jaio zen  1750ean erdi mailako familia batean. Emaztea izateko eta etxeko lanak egiteko hezita izan zen baina berak mutilekin ibiltzea nahiago zuen beti.
Aita hil ostean Inglaterrara joan zen bere neba William-ekin. Azken hau Urano planeta berria aurkitzeagatik Erregearen astronomoa bilakatu zen.
Carolinek bere nebarekin egin zuen lan beti: teleskopioak eraikiz, kalkuku matematikoak eginez, bere nebaren behaketak katalogatuz,...
Kometa bat aurkitu zuen lehen emakumea izan zen, denera zortzi izan ziren aurkitu zituenak.  Izar eta nebulosen katalogoa berriztu zuelako Royal Astronomical Society-k urrezko domina eman zion.
97 urte zituela hil zen zientzilarien artean oso estimatua izanda.


2013/03/01

Maria Winckelmann Kirch

XVII. eta  XVII. mendean emakume asko zientziara hurbildu ziren baina  gizonaren menpean jarraitzen zuten eta bere lanek ez zuten merezi zuten errekonzimentua izan.
Hone adibide garbia Maria Winckelmann Kirch-en kasuan dugu.
1670an jaio zen eta txikitatik jakingura handia adierazi zuen. Bere familian ez zuten oztoporik jarri bere ikasketak aurrera eramateko.
Oso gaztea zenean  Gottfried Kirch astronomoarekin ezkondu zen eta bere lanean lagundu zion Berlineko  zientzia akademian. Berarekin batera egutegi astronomikoak  sortu zituen.
Bera izan zen  C/1702 H1 izeneko kometa behatu eta dokumentatu zuen lehenengo pertsona.
Senarra hil zenean bere lanpostu lortzen saiatu zen baina ez ziote eman emakumea izateagatik. Berlineko akademian lanean jarraitu zuen baina laguntzaile bezala eta 50 urte zituela hil zen.

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Madrilgo Fatima


Ez dago informazio handirik emakume musulman honi buruz.

Bere izena  Fátima al-Magerit izan zen eta X. mendearen amaieran bizi zen.

Bere aita  Mosama-ben-Ahmed el-Mageritti astronomoa zen ere eta berarekin egin zuen lan.


Ptolomeoak eklipseak kalkulatzean egin zuen
akats baten zuzenketa .

Testu batzuk idatzi zituen "Fatimaren zuzenketak" izenekoak, zeinetan antzineko astronomoen lan batzuen akatsak zuzentzen zituen.


Astrolabia eta bere erabilera buruzko tratatu bat burutu zuen, Eskorialeko liburutegian gordeta dagoena.

2013/02/28

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Alejandriako Hipatia

Alejandrian jaio zen IV. mendearen erdialdean. Berea aita, Teon, matematikari, astronomo eta irakaslea zen. Berari esker inguru akademiko batean hezi zen eta ikasketa aurreratuak egin zituen.

 Alejandriako museoko zuzendaria izan zen, bertan matematika, filosofia eta astronomia ikaskuntzak zabaltzen zituelarik. , eta bere etxera leku  urrunetatik hurbiltzen ziren ikasleak

Jakintsua izateaz gain, oso hizlari ona eta emakume independientea zen. Berea askatasuna mantentzeko nahian ez zen inoiz ezkondu,  nahiz eta bere edertasuna dela eta, pretendiente ugari izan.

Historiako lehen emakume astronomoa izan zela  esan daiteke, heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izanda. 40 liburu baino gehiago idatzi zituen. Planisferio asmatu zuen eta hainbat trena zientifikoa ere bai, astrolabio laua eta hidroskopioa, besteak beste. Zoritxarrez  guregana  iritsitako bere lanen kopurua oso txikia da, Alejandriako liburutegiaren sutean galdu baitziren gehienak.

Kristauen eta paganoen arteko borroka erlijiosaren artean aurkitu zuen bere burua eta kristau talde fanatiko  batek hil zuen 415. urtean.

2013/02/26

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Aglaonike

Greziarantz abiatuko gara.
Aglaonike Tesalian jaio zen K. a. V. mendean.
Dirudienez Mesopotamian ikasi zuen eta horri  astronomiari buruzko gaiak menperatzen zituen.
Ekipseak iragartzen zituen eta garai horretako jendeak,  beldurtuta, “Ilargia izkutatu ahal zuen emakumea” deitzen zion.
Gaurko astronomoek Venus planetan dagoen krater  bati bere izena eman diote.

2013/02/25

EMAKUME ASTRONOMOAK: Enheduanna

Historian zehar zerua aztertu duten emakume ugari egon dira eta horietariko batzuk gogoratuko ditugu ondorengo egunetan.
Oso urrunetik  hasiko gara: MESOPOTAMIAN,  Asian.

Bertan Enheduanna bizi zen.  (K. a. XXIV. mendea)), Sargon  erregearen alaba. Bere aitak, Nannar ilargi jainkosa sumeriarraren apaiz andere nagusi izendatu zuen.
Bertoko tenpluetan jainko edo jainkosak gurtzeaz aparte, zientzia, arte, astronomia  eta matematikak irakasten ziren.
Enheduannak izar eta planeten mugimenduen  mapak burutu zituen eta, egun oraindik juduek erabiltzen duten egutegi bat sortu zuen.
Enheduanna ezaguna da   Mesopotamian, olerkari bikain bat izan zelako.
Ondorengo irudian alabastroz egindako diskoaren erdian  Enheduanna agertzen da.