2015/02/12

KILI-KOLO

PISTAK


  • EUSKAL  HERRIKO PERTSONAIA  HAU EZ  DA BIZKAITARRA.
  •  PERTSONAIA HONEK BURUA ESTALITA DARAMA.
  • HONEK ERAMATEN DUEN ARROPA OSO KOLORETSUA DA.
  • BESTE PERTSONAIA BATZUEKIN BATERA ATERATZEN DA.
  • LASTOZ BETERIKO PANPIN HONEK HIRU BAT METROKO LUZERA DU.

NOR DA?
                      MIEL-OTXIN!!!


2015/02/02

NEW ORLEANS eta MARDI GRAS

Astearte Inautea kristau egutegiaren arabera , Inauterien  azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau Pazko eguna baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da  eguzki-egutegiari jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako Ilargi-egutegiari jarraituz; beraz, urte batzuetan Astearte Inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.
Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki frantsesez  egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian— Mardi Gras («astearte gizena») deritzo.

2015/01/30

HEGO AMERIKAKO INAUTERIAK

 RIO DE JANEIRON ospatzen den inauteriaz aparte badaude beste jai ikusgariak ere.

BARRANQUILLAN (KOLONBIAN) egiten  diren jaiak munduko koloretsuak eta alaienetarikoak dira.

Normalean otsailean burutzen badira ere, zenbaitetan martxoan ospatzen dira, lau egunetan zehar.


Biztanleria osoa mozorrotzen da Kolonbiako hiri honetan.
Cumbia izeneko dantza da nagusi ospakizun honetan.

Pertsonaia bitxia Errege Momo izaten da, Hego Amerikako inauteri askotan agertzen dena eta urtero txandaka pertsonaia publiko batek hartzen du haren  papera.


INAUTERIAK / ARATUSTEAK

Bi izen horiekin ezagutzen dugu Euskal Herrian aintzinako jaia hau.

Inauteri izena inausi aditzari loturik omen dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia.
Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behan zaion garaiarekin zerikusia dauka.

Inauteriak edo aratusteak Europa eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaeraren aldera ospatzen dira

Historikoki kristautasunaren tradiziotik abiatzen badira ere, paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasierari loturik.

2015/01/15

2014/12/10

SANTU TOMAS

Abenduaren 18an Santu Tomas azoka ospatuko dugu. Hormirudiak, txorizoa, txerriak, dena prest dago.
9:00 —   2. eta 3. ziklokoek hormirudiak kokatu.

  9:45  —   HHko ikasleen bisitaldia                
          
 10:15 — 1.zikloko ikasleen   bisitaldia.

 11:00 — Azoka eta trukaketa.

 Txorizoa dastatzera!
 10:45 —  HH
 11:00 — 1. zikloa
 11:15 — 2. eta 3. zikloak
 12:10 —  Kanta, txerri zozketa eta sari banaketa.


ASTAKERIA BIRIBILA!


Ematen duenez, irudi geometrikoak  oso arriskutsu bihurtu dira. Ez dakigu zein maltzurkeria asmatzen ari den borobil hau.
Eskerrak ez duela ertzarik.....

2014/12/03