2014/04/08

LIBURU EGUNA


ITZIAR GAMERO HAUR HEZKUNTZAN



Atzo, apirilaren 8an, Itziar Gamero, ipuin-kontalaria, gure ikastetxera hurbildu zen, Haur Hezkuntzako ikasleei bisita bat egiteko.
 Liburutegi txikian 5 urtekoak elkartu ziren, Itziarrek eskeinitako ipuin zoragarriez goxatzeko. 

Eskerrik asko, Itziar!

2014/03/14

JOSE IGNACIO ROYOren bisita

Jose Iganacio Royo, EHUko matematika irakaslea gure ikastetxera hurbildu da gaur, 6.mailako ikasle batzuei papiroflexia tailerra eskeintzeko.

Inmaren gelako ikasleak zorionekoak izan dira eta geometria,  modu atseginez eta ia konturatu gabe,  landu egin dute.

HARTZATXOEN OSPITALEA

Euskal Telebistan eskeinitako Euskal Herrian  Zuzenean programan gure ikasleen bisitaren berri agertu zen.
Hemen duzue emanaldiaren esteka. 25. minutuan gutxi gorabehera  agertzen da guri dagokigun erreportaia.

http://www.eitb.tv/es/#/video/euskal-herria-zuzenean/2681940064001/3336242311001/20140313/


2014/03/13

BOST URTEKOAK HARTZATXOEN OSPITALERA!!!

Gaur, bost urtekoak Basurtuko ospitalera joango dira.

Bertan, mediku bihurtuta,  bere pelutxe gaixoak sendatuko dituzte. 

Ohitura osasungarriak eta elikadura orekatuaren garrantzia ikasiko dituzte.


2014/03/10

KATHRYN BIGELOW

Kathryn Ann Bigelow, 1951an jaioa, Estatu Batuetako Zinema Zuzendaria da.

Bigelowek Arte Ederrak  ikasi ostean zine dekoratuetarako margolari gisa hasi zen lanean. Mundu hark erakarrita zinema  proiektu bat aurkeztu eta beka  bat eskuratu zuen Whitney museoan. 

Ostean Columbiako Unibertsitatean  ikasi zituen.

2010ean Zuzendari onenaren  Oscar saria irabazi zuen,

ISADORA DUNCAN


San Frantziskon jaio zen 1878an, arazo ekonomiko larriak zituen familia batean.

1900an familia Europa aldera abiatu zen.

Bere dantza iraultzaileak era erabilitako janzkerak (tunika luzeak, ilea aske, oinutsik) oso urrun zeuden garai horretako dantzariengandik. 

Ospe handia lortu zuen baina bere lanak oso eztabaidatuak izan ziren.

Bizitza pertsonalean zoritxarrekoa izan zen. Bere bi seme,txikitan  auto istripu batez hil ziren.

Maitasunean ez zen oso zoriontsua izan eta 50 urtekin, auto batean zegoela, lepoan zeraman zapi luzea gurpilen artean korapilatu eta  ito egin zen.

GEORGE SAND

  Parisen jaio zen 1804an.

Bere benetako izena  Amandine Aurore Lucile Dupin izan zen.

18 urtekin Duvedant baronarekin ezkondu eta 2 seme-alaba izan zituen.

Dibortziatu ondoren jantzi maskulinoak erabiltzen hasi zen, emakume batentzat  debekatuak zeuden lekuetara sartzeko aukera izateko.

Nobelak, ipuinak, antzezlanak, autobiografia bat, literatur kritika, politika-testuak eta abar idatzi zituen baina George Sand seudonimoa erabili zuen, emakumeen kontrako aurreiritziak eragosteko.

Literaturaz aparte , pintura ere landu zuen. Aldi berean, politikarekin arduratutako emakumea izan zen, eta, neurri batean, 1848ko behin-behineko gobernuan parte hartu zuen.

Maitale ugari izan zuen, hala nola, Musset poeta, Chopin musikaria, Merimée idazlea.

Feminismo aitzindari izan zen.