2013/09/13
2013/09/09
LANEAN BURU BELARRI
Bai, horixe! Lehenengo egunetik lanean hasi dira gure ikasle jatorrak. Udako berriak kontatu ostean, buru belarri murgildu dira eskolako zereginetan. Eguzkia ere etorri zaigu bisitatzera. Hau poza!
2013/09/04
2013/06/27
ETA AMAITU DA!
Opor usaina antzematen da ikastetxeko pasiloetatik.
Ea hainbeste itxaron dugun udak jardunaldi ederrak oparitzen dizkigun!
Laster arte.
2013/06/06
SARIDUNAK!!!!!
Jadanik burutu dugu, laguntzaileen arteko zozketa eta bi irabazle ditugu:
Ane Ochoa, PD41eko taldekoa eta María Barrena, PD42ko taldekoa. Hemen ditugu aukeratutako liburuekin.
ZORIONAK ETA JARRAITU LAGUNTZEN!!!!!!
Ane Ochoa, PD41eko taldekoa eta María Barrena, PD42ko taldekoa. Hemen ditugu aukeratutako liburuekin.
ZORIONAK ETA JARRAITU LAGUNTZEN!!!!!!
2013/06/03
LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK
Bihar ekainaren 4an, eguerdiko 13:00etan liburutegia ordenatzen lagundu duten ikasleen artean zozketa burutuko dugu.
Batzuek ehunka papeleta dituzte eta saridunak izateko aukera gehiago!
Bi izango dira irabazleak: nahi duten liburua aukeratu eta opari gisa jasoko dute. BERRIA, NOSKI!
Batzuek ehunka papeleta dituzte eta saridunak izateko aukera gehiago!
Bi izango dira irabazleak: nahi duten liburua aukeratu eta opari gisa jasoko dute. BERRIA, NOSKI!
2013/05/30
FURRA-FURRA
Ekintza berria antolatu dugu ikastetxean. Datorrean astean, ekainaren 5etik-11ra, Euskal musika eta abeslariei buruzko jakinmina sortzeko Furra-Furra kanpaina hasiko da.
Bi helburu nagusi ditu kanpainak honek:
· Alde batetik euskararen erabilera bultzatzea gelan, nahiz gelatik kanpo.
· Bestetik, Euskal abeslari eta bere kanta baten izena asmatzea.
Aurretik lehen pisuko kortxoan hormirudi bat kokatuko da, non abeslari/talde batzuen datuak jarriko dira: argazkiak, biografia, abestien izenburuak eta letra zatiak,…
Kanpainaren pertsonaia eta kanta, hormirudian agertutakoen artean egongo dira.
Ekainaren 5etik aurrera, egunero bi pista agertuko dira.
· Batean, abeslariaren datuak azalduko dira.
· Bestea, irudi baten bitartez, kantarekin erlazionaturik egongo da.
Sariak Musika astean banatuko dira.
2013/04/23
XABIER MENDIGUREN gure ikastetxean
"Ezin da ipuinik asmatu, ala" liburua irakurri ostean solasaldi bat izango dute idazlearekin.
ONGI ETORRI, XABIER!!
2013/04/21
LIBURU EGUNA: ANDRA MARIKO ARRAKASTATSUENAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



