2016/05/26
2016/05/17
2016/05/12
IRABAZLEAK
- HAUR HEZKUNTZA. LOURDESEN taldekoak
- 1. ZIKLOA: PB11: PILARREN taldekoak
- 2. ZIKLOA: PD42: ONINTZEREN taldekoak
- 3. ZIKLOA: PD51: LURDESEN taldekoak.
ZORIONAK!!!!
2016/05/11
2016/05/10
FURRA FURRA 2, ETA 3. ZIKLOAN
- Jotzen duenak ezin du aldi berean musika tresna jo eta buruan hatz egin.
- Perkusiozko tresna hau zurez eginda dago.
- Makila derrigorrezkoa da soinua sortzeko.
- Txistuarekin batera jotzen den musika tresna hau ez da oso ezaguna gaur egun.
- Nahiz eta sei soka izan, danbor bat bezala erabiltzen da.
FURRA HAUR HEZKUNTZAN ETA 1. ZIKLOAN
- OSO INSTRUMENTU EZAGUNA DA.
- NORMALEAN BESTE INSTRUMENTU BATEKIN JOTZEN DA.
- INSTRUMENTUAREN MATERIAL GEHIENA ZURA DA.
- BOST ZULO BAINO GUTXIAGO DITU.
- ESKERREKO ESKUAZ JOTZEN DA.
2016/05/09
DANBOLINA
Danbolina perkusiozko
musika tresna da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua.
Danbolinaren zeregina doinua
erritmoarekin laguntzea izan da betidanik.
Txistua laguntzeko
erabili ohi da, erritmoa markatzen.
Danbolina danbor txiki eta itxia
da, atzealdeko larruan bordoi
bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuineko eskuaz
jotzen da ziri izeneko makila fin bakarrez.
Txistulariak ezkerreko eskuinaz
txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren
erritmoa markatzeko.
DULTZAINA
Dultzaina gorputz
konikoko musika trena da. Gorputzak
35 zentimetro inguru neurtzen ditu eta zazpi zulo ditu. Klarinetearen familiakoa da , baina
zaharragoa.
Dultzainaren
gorputza egiteko materiala gehienetan zurezkoak
izaten dira eta ezpela izan da zur erabiliena. Joan den mendearen bukaeran Bizkaian
eta Gipuzkoan metalezkoak egiten hasi ziren. Hauek arrakasta handia izan zuten
(bereziki Bizkaian). Horregatik gaur egun jende askorentzat metalezko
dultzaina, Bizkaiko dultzainaren sinonimoa da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


