2015/06/27
2015/06/24
LASTER ARTE
Ikasturtea amaitu da eta uda luze eta zoriontsua opa nahi dizuegu.
Indarrak berreskuratu irailean lanean gogoz hasteko.
Laster arte
Indarrak berreskuratu irailean lanean gogoz hasteko.
Laster arte
2015/06/19
SOLAS EGITEKO IPUINAK
Uda heldu da eta denbora luzea izango dugu ekintza ugari aurrera eramateko. Baina noiz behinka ipuinen bat entzun nahi izanez gero, ondorengo web orrialde eskeintzen dizuet.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek Audio-Liburu formatuan eginda daude eta aukera izango duzue irakurtzeko eta aldi berean entzuteko.
Sartu eta goxatu.

2015/06/18
LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK
Ikasturte honetan ere, liburutegian lagundu duten ikasleen artean zozketa bat egin dugu.
Aurtengo irabazleak Mikel Perez del Palomar (PD32) eta Lucía Muñoz (PB41) izan dira.
Eta hona hemen aukeratutako liburuak.

MILA ESKER LAGUNDU DUTEN GUZTIEI!!!!
Aurtengo irabazleak Mikel Perez del Palomar (PD32) eta Lucía Muñoz (PB41) izan dira.
Eta hona hemen aukeratutako liburuak.
MILA ESKER LAGUNDU DUTEN GUZTIEI!!!!
2015/05/20
FURRA- FURRA KANPAINIA
Maiatzaren 20tik 26ra Furra-Furra kanpaina ospatuko dugu ikastetxean.
Kanpainaren helburua euskal abesti baten izenburua asmatzea da.
Bi izango dira asmatu beharreko abestiak adinaren arabera: Haur Hezkuntzako eta 1. zikloko ikasleena alde batetik eta 2. eta 3. ziklokoena bestetik.

PAPIROFLEXIA TAILERRA LIBURUTEGIAN
Maiatzaren 14an Jose Igancio Royok, EHUko matematika irakasleak, papiroflexia tailerra eskaini zien PB61eko ikasleei.
Ekintza Liburutegi Handian bururu zen eta geometriarekin lotutako kontzeptuak landuz, ikasleek irudi bitxiak eta erakargarriak gauzatu zituzten.
| KARTAZALA |
![]() |
| ORRI-MARKATZAILEA |
2015/05/19
AITOR ARANA
Aitor Arana 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaio zen. Euskera irakaslea izan zen eta hainbat aldizkariko langile eta arduraduna.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegintzan eta itzulpengintzan egiten du lan. Adibide gisa, Bat Pateko liburuak berak itzuli ditu.
Apirilaren 29an gure ikastetxera hurbildu zen eta 4. mailako ikasleei saio bat eskeini zien.

Aitor Arana
2015/05/05
LIBURU EGUNA
UNAI ELORRIAGA
Apirilaren 22an Unai Elorriaga 6. mailako ikasleekin egon zen, Zizili liburuaren inguruko elkarrizketa bat burutzeko.
Bi taldetan banatu ziren ikasleak eta liburutegi Handian idazlearekin elkartu ziren.
Unai Elorriaga Bilbon jaio zen arren, Algortan bizi izan da txikitatik. Bost nobela kaleratu ditu gaur arte eta lehenenegoarekin arrakasta eta ospea lortu zituen 27 urte zituela.
I

- SParako tranbia. 2001. Esapainiako narratiba Sariaren irabazi zuen.
- Van´t Hoffen ilea. 2003.
- Vredaman. 2005
- Londres kartoizkoa da. 2009
- Iazko hezurrak. 2014. Esapainiako kritika sariaren irabazlea.
Itzulpengintzan aritu da baita ere, eta Haur Literaturan Zizili eta Matxinsaltoen belarriak liburuekin
I
2015/04/21
PATXI ZUBIZARRETA ANDRA MARIN
Patxi Zubizarretak bisita bat egin zigun apirilaren 16an. Bigarren mailakoekin izandako solasaldian bere bizitza, bidaiak eta pasadizoak kontatu zizkigun.
Orain badakigu bere liburuak eskuz idazten dituela, idazlumaz eta tinta berdez, gainera. Txikitan nozilla eta txorizo bokatak zituen gustukoak eta nagusitan toki urrun askotara joan da.
Marokotik ekarritako harri bitxi zoragarri bat erakutsi eta aholku bat eskeinei zigun:
"Edonori telebista gutxixeago ikustea gomendatuko nioke, pantailak gutxoago erabiltzea, eta gehiexeago irakurtzea, jolastea, aitita-amamrekin eta gurasoekin denbora gehiago pasatzea, paseatzea,.."
Mila esker Patxi

Suscribirse a:
Entradas (Atom)