2014/02/18

KILI_KOLO: 1. pista

EUSKAL HERRIKO HERRI TXIKI BATEKO 

PERTSONAIA
DA.


KILI-KOLO

Bihar, otsailaren 19an, KILI-KOLO kanpaina hasiko da gure ikastetxean. Euskal Herriko inauterietako pertsonaia bat asmatzea izango da kanpainaren helburua.
Egunero pista bat eta argazkiaren zatiak agertuko dira eta asmatzen dutenen artean zozketa burutuko da.

2014/01/25

AGATE DEUNA

 Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean  edo bezperan Euskal Herrian eta beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da.
Gure ikastetxean ere,  Haur Hezkuntzako ikasleak abestera ateratzeko ohitura dugu.
Gogoratzen hasteko hona hemen kanta:


1- Aintzaldu daigun Agate Deuna          2-  Deun Agatena batzeko gatoz
bihar da ba Deun Agate,                            
aurten be igazko berberak,
etxe honetan zorion hutsa                         
igaz lez hartu gagizuez ta
betiko eu(ki)ko al dabe.                             
zabaldu zuen sakelak


3-Zorion etxe hontako denoi                     4-
Ez gagoz oso aberats diruz
oles egitera gatoz,                                        
ezta ere oinetakoz, 
aterik ate ohitura zaharra                           baina eztarriz sano gabiltza
aurten berritzeko asmoz                              
ta kanta nahi degu gogoz.


5-Santa Ageda bezpera dogu                     
6- Orain bagoaz alde egitera 
Euskal Herriko eguna,                                agur dautsugu gogotik;
etxe guztiak kantuz pozteko                        
Agate Deuna bitarte dala
aukeratua doguna.                                      
ez eizue izan kalterik... IEUP!!

2013/12/17

SAN TOMAS JAIA



San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 
21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da. Herri batzuetan ospatzen da: Bilbon, Donostian,  Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian,….. Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta talo dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar askok aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko epea Tomas eguneraino luzatzen zen. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

Andra Mari ikastetxean ere  ospatzen dugu Santu Tomas azokan. Bertan  ikasleek sortutako  horma-irudiak, jostailuen trukeak, txorizo goxoa, txerriaren zozketa eta abarreko gauzekin  goxatzeko aukera izango dugu.

2013/12/03

ZER ETA NON: SARIDUNAK

Talde ugari izan ziren Zer eta Non kanpainan parte hartu eta asmatu zutenak eta sariak zikloka banatu ditugu.
HAUR HEZKUNTZA:ID32
1. ZIKLOA:PB11
2. ZIKLOA:PB31
3. ZIKLOA: PB61
Sariak, gaur, Euskararen Egunean, banatu ditugu.
6. mailan Gosari Euskaldun eta Osasuntsua burutu dute. Bapo bapo  gosaltzeaz aparte euskara ibili dira eten gabe.




2013/11/29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu Andra Mari ikastetxean. Ekintza desberdinak burutuko ditugu.
  • Irratsaio bat, Haur Hezkuntzako ikasleek eskeinitakoa.
  • Bertso saioa, dantzak eta biribilketa.
  • Zinema euskaraz. 

2013/11/28

ZER ETA NON

Atzo bertan Zer eta Non kanpainaren amaiera izan zen.
Eta zeintzuk ziren igarri  beharreko Euskal Herriko arte lanak?
Andra Mariko Haur Hezkuntzan, Puppy, Guggenheim museoaren aurrean dagoen txaku loreduna.
Lehen Hezkuntzan, Haizearen Orrazia, Txillidak Ondarretako hondartzan kokatutako  eskultura.

Donostiako Antigua  auzoan eta Ondarretako hondartzaren ipar-mendebaldeko muturrean Eduardo Txillidaren  eskultura multzoa da, 1977 urtean jarritako burdinezko hiru atalek osatua.


 




Jeff Koonsek 1992an sortutako eskulturak Terrier arrazako txakurkume bat irudikatzen du. Atzairuz eginda eta lorez estalita,  Bilboko Guggenheim museoaren  aurrean kokatuta dago. 



NAHIKARI AYO, IV. EUSKARA SARIA

Ezagutzen duzue argazkian agertzen neska?
Bai, Nahikari da, 3. zikloan bertsolaritza ematen duen irakaslea.
Gure Nahikarik, gaur bertan,  azaroaren 28an, 20:00etan, Biscaytik Areetako Bake Eder Ezagutza Zentroan Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du.
Getxoko Udalak euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte edo pertsonak goraipatzen ditu Sari honekin.
Nahikarik hamar urte daramatza ikastetxeetatik bertsolaritza klaseak ematen, lan honetan  euskara, umore ona  eta dibertimentua lotuz.
"Ni saiatzen naiz transmititzen euskara ez dela bakarrik eskolako kontua, kaleko kontua ere badela"- azaldu du Nahikarik.
ZORIONAK, NAHIKARI, MEREZI DUZU ETA

2013/11/26

HIPATIA

Ezaguna egiten zaigu emakume honen izena, ezta? Alejandriako Hipatia astronomo ospetsua izan zen eta aurreko ikasturtean bere bizitzaren berri izan genuen.
Gogoratu nahi baduzue:
http://blog-liburu-andramari.blogspot.com.es/2013/02/emakumeak-astronomian-alejandriako.html
Astronomo aparta  izateaz gain, filosofian eta matematikan nabarmendu zen.
Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren  “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat  idatzi zuen eta bere aitarekin batera Euklidesen “Elementuak” eta “Almagesto”aren gainerakoa komentatu zituen.
 Neska bikaina, benetan, Alejandriako Hipatia!