2013/04/08
2013/03/24
ANDRA MARIKO KORRIKALARIAK
Luze egon ginen itxaroten baina azkenez..... heldu zen!
Gure korrikalariek, handiek zein txikiek, lekukoa hartu eta Mikelek lagunduta gure kilometroa zeharkatu zuten.
Gure korrikalariek, handiek zein txikiek, lekukoa hartu eta Mikelek lagunduta gure kilometroa zeharkatu zuten.
HEMEN GAUDE
EUSKERAREN ALDE!!
2013/03/22
KORRIKARAKO INDARRAK HARTZEKO
PRESTATZEN ARI GARA KORRIKAN PARTE HARTZEKO ETA HORRETARAKO TARTA GOXO BAT BAINO HOBEAGORIK EZ DAGO.
ZORIONEZ ANDEREÑO ARANTZAK GURE NAHIAK ANTZEMAN DITU ETA IKUSTEN DUZUN ARTE-LANA ESKEINI DIGU.
PENA EMAN DIGU JATEA BAINA ......
ZEIN GOXO ZEGOEN!!!!
APURRAK ERE EZ DIRA GERATU!!!
BERRINDARTUTA ABIATUKO GARA KORRIKA ANIMATZEKO!!!!
2013/03/21
KORRIKA GETXON
Martxoaren 22an, ordu biak aldera, korrika Algortan sartuko da.
Gure ikastetxetik hurbil, ordu biak eta erdietan pasatuko da eta bertan topatuko gaitu, animatzeko prest.
Eskolako ordezkari batek lekukoa eramango du irakasle eta ikasle batzuekin lagunduta.
BA GOAZ!!!!

5 URTEKOAK: LANGILE BIKAINAK
EGUZKI SISTEMA PLASTILINAZ EGIN…
![]() |
…ESPAZIOTIK JOLASTU…
|
…
![]() |
| ...KOHETE BAT PRESTATU... |
![]() |
…ILARGIA IKUSI TELESKOPIOA ERABILIZ…
|
![]() |
…BLAS ESPAZIORA
BIDALTZEKO ASTRONAUTAZ
JANTZITA…
|
![]() |
…PASABIDEA APAINDU…
|
BESTE ASKOREN ARTEAN.
2013/03/20
ITZIAR GAMERO
Atzo, martxoaren 19an, Itziar Gamerok, ipuin -kontalariak, bisita bat egin zigun.
Lehendabizi Haur Hezkuntzako ikasleekin egon zen Liburutegi txikian. Primeran pasatu zuten haurrek, Itziarrek eskeini zizkien asmakizun eta kontakizunekin.
Beranduago 2. mailako ikasleak Liburutegi Handian bildu ziren. Ipuin-kontalari izateaz aparte antzezle bikaina dela Itziar azpimarratu behar dugu. Aho zabalik utzi gintuen eta berriz ikusteko gogoz!!
LASTER ARTE, ITZIAR

2013/03/18
KORRIKA MUNDUAN ERE
Korrika Euskal Herritik urrun ospatu da aurten, beste urtetan bezala.
Larunbatean Bartzelonan eta Madrilen euskararen aldeko ekintza hau burutu zen.
Baina urrunago ere: New Yorken !!!! Bai horixe, Central Parken euskalzaleak bildu eta bere Korrika txiki antolatu zuten.
Igandean, gure entipodeetan, Sidneyn korrikalariek Harbour zubia zeharkatu eta Opera Housen amaitu zuten.
Larunbatean Bartzelonan eta Madrilen euskararen aldeko ekintza hau burutu zen.
| Korrika 18 Bartzelonako kaleetatik |
Igandean, gure entipodeetan, Sidneyn korrikalariek Harbour zubia zeharkatu eta Opera Housen amaitu zuten.
KORRIKA 18: NAFARRAN BERRIZ
Iparraldea utzita Nafarrarantz abiatu da berriz Korrika.
Pirinioak zeharkatu eta egunsentiarekin batera Nafarraren hegoaldetik , Zangoza, Lerga, Tafalla eta beste herri batzuk bisitatuz.
Pirinioak zeharkatu eta egunsentiarekin batera Nafarraren hegoaldetik , Zangoza, Lerga, Tafalla eta beste herri batzuk bisitatuz.
2013/03/17
KORRIKA PIRINIOETAN
Lapurdi utzi eta Nafarroara itzuli da gaur Korrika, Beratik Erronkarira Pirinioak zeharkatzeko. Bihar Zangozara, Tafallara eta Tuterara iritsiko da.
2013/03/16
KORRIKA IPARRALDEAN
Ia Iparralde osoa zeharkatuko du Korrikak larunbatean.
Goizeko 11.30ak aldera Korrika 18 Ipar Euskal Herrira helduko da lehenengo aldiz eta igande goizean Nafarroarantz abiatuko da berriro. Donibane Garazi eta Mauletik igaroko da larunbatean.
| Korrika, atzo, Iruñako kaleetatik |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)