MARTXOAK 15: ELURRA ETA EURIA ERE, KORRIKA!!!
2013/03/15
2013/03/14
KORRIKA 18: ANDOAIN
Arratsalde honetan Korrika 18 Andoainetik abiatuko da. 2. 500 kilometro zeharkatuko ditu datozen 11 egunetan, martxoaren 25ean Baionan amaituko duelarik.
Getxotik martxoaren 22an pasatuko da, gure ikastetxetik hurbil. Bertan egongo gara ordu biak aldera korrikalariak animatzeko.
Eta nork eramango du lekukoa? Gaur 14:45ean zozketa burutuko dugu.
IIUUPPII!!!!

2013/03/13
ITZIAR GAMEROREN BISITA
Datorren asteartean, martxoaren 19an, Itziar Gamerok, ipuin-kontalariak, bisita bat egingo digu.
Lehendabizi 5 urteko ikasleekin elkartu da eta ipuin-saio bat eskainiko die.
Beranduxeago 2. mailakoekin egongo da bere istorio zoragarriak eskeintzeko.
Eskerrik asko, Itziar!!!!
Lehendabizi 5 urteko ikasleekin elkartu da eta ipuin-saio bat eskainiko die.
Beranduxeago 2. mailakoekin egongo da bere istorio zoragarriak eskeintzeko.
Eskerrik asko, Itziar!!!!
2013/03/11
IÑAKI FRIERAren BISITA
Datorren asteko astezkenean, Martxoaren 20an, 4. mailako ikasleek Iñaki rieraren bisita jasoko dute. Berak idatzitako liburua "Izaroko altxorra" irakurri ostean berarekin elkarrizketa bat izango dute.
2013/03/07
2013/03/06
Henrietta Swan Leavitt eta "Emakume kalkulatzaileen" taldea
Estatu Batuetan jaio zen 1868an. "Emakume kalkulatzaileen" taldean lanean hasi zen.
"Kalkulatzaileak" eginbehar mekanikoak zituzten emakumeak ziren: datuak bildu, kalkuluak burutu, argazkiak aztertu,... baina ezin zuten behaketarik egin. Gainera aurkikuntza bat eginez gero, merezimendua beren buruzagiek jasotzen zuten.
Hernrietta ez zen konformatu itzalean egotearekin eta egin behar zuen baino gehiago egiten zuen. Izarren distira neurtzeko eta katalogatzeko metodo berria sortu zuen, gero metodo-estandar bezala onartu zena.
Berari esker Galaxia kanpoko distantziak neurtzea zehaztasun handiarekin metodo zehatz bat daukagu gaur egun eta Unibertsoari buruzko ikerketa zabalagoak egin ahal izan dira

![]() |
| Emakume kalkulatzaileak lanean. Henrietta ezkerretik hasita hirugarrena da. |
2013/03/04
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN EGUNA
Martxoaren 8an Emakume Langilearen Eguna ospatzen da.
Gaiarekin lotuta irudi polit hau topatu dut Erromo eskolan egindakoa
Gaiarekin lotuta irudi polit hau topatu dut Erromo eskolan egindakoa
CAROLINE LUCRETIA HERSCHEL
| Caroline eta Willian Herschel lanean |
Hannover-en jaio zen 1750ean erdi mailako familia batean. Emaztea izateko eta etxeko lanak egiteko hezita izan zen baina berak mutilekin ibiltzea nahiago zuen beti.
Aita hil ostean Inglaterrara joan zen bere neba William-ekin. Azken hau Urano planeta berria aurkitzeagatik Erregearen astronomoa bilakatu zen.
Carolinek bere nebarekin egin zuen lan beti: teleskopioak eraikiz, kalkuku matematikoak eginez, bere nebaren behaketak katalogatuz,...
Kometa bat aurkitu zuen lehen emakumea izan zen, denera zortzi izan ziren aurkitu zituenak. Izar eta nebulosen katalogoa berriztu zuelako Royal Astronomical Society-k urrezko domina eman zion.
97 urte zituela hil zen zientzilarien artean oso estimatua izanda.
2013/03/01
Maria Winckelmann Kirch
XVII. eta XVII. mendean emakume asko zientziara hurbildu ziren baina gizonaren menpean jarraitzen zuten eta bere lanek ez zuten merezi zuten errekonzimentua izan.
Hone adibide garbia Maria Winckelmann Kirch-en kasuan dugu.
1670an jaio zen eta txikitatik jakingura handia adierazi zuen. Bere familian ez zuten oztoporik jarri bere ikasketak aurrera eramateko.
Oso gaztea zenean Gottfried Kirch astronomoarekin ezkondu zen eta bere lanean lagundu zion Berlineko zientzia akademian. Berarekin batera egutegi astronomikoak sortu zituen.
Bera izan zen C/1702 H1 izeneko kometa behatu eta dokumentatu zuen lehenengo pertsona.
Senarra hil zenean bere lanpostu lortzen saiatu zen baina ez ziote eman emakumea izateagatik. Berlineko akademian lanean jarraitu zuen baina laguntzaile bezala eta 50 urte zituela hil zen.

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Madrilgo Fatima
Ez dago informazio handirik emakume musulman honi buruz.
Bere izena Fátima al-Magerit izan zen eta X. mendearen amaieran bizi zen.
Bere aita Mosama-ben-Ahmed el-Mageritti astronomoa zen ere eta berarekin egin zuen lan.
![]() |
| Ptolomeoak eklipseak kalkulatzean egin zuen akats baten zuzenketa . |
Testu batzuk idatzi zituen "Fatimaren zuzenketak" izenekoak, zeinetan antzineko astronomoen lan batzuen akatsak zuzentzen zituen.
Astrolabia eta bere erabilera buruzko tratatu bat burutu zuen, Eskorialeko liburutegian gordeta dagoena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)